XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta osta aizaturik, berriro saldoan zetozkidan oldarka, begiak laiñotzera.

Giza-gorputz antzera iduritu ez ba'neza, ustel-ezin, autsi-ezin, alda-ezin Ua nik naiago bainun ustelgarri, auskor eta aldakor dana baiño gorputz-antzeko zerbait iduritaratzera beartzen nindun idurimenak, mundu barnera ixuria edo munduz landa edatua, ote zan.

Ustel-uki-alda-ezin diranak berak, nongoa kenduz geroz ezer etzirala uste bainuan, ez ta uts zulo ere.

Mukulua tokitik kenduz geroz, eta tokia lurrez, urez, aizez, uts gelditu, alare uts ori toki dala, uts zabaldua dala.

2. Beraz, biotza toildua, neronetaz ere argitasun gabe, nonbait edaturik edo ixuririk edo pilleraturik edo ola ez zegon edo ez zegoken gauza, utsa zala ziduridan.

Ene begiek artzen dituten antzetatik ene buruak iduripenak artzen zitun; eta au egiteko doaia ez nekusan alakoa ez zanik.

Alare zerbait aundi ez ba'litu, etzezazken iduritara.

Ala Zu ere, nere biziaren bizi, bazter gabeko tarteetan aundi iduriztatzen zindudan, munduko mukulu au barrenez barren artzen zenula, ta ontaz landakoa neurri gabe, muga gabe artzen zenula.

Lurrak, zeruak, diranak-oro Zu zindukatela ta Zugan bukatzen zirala; Zu aldiz, iñon ez.

Aizearen mukuluak ez baitu eguzki-argia eragozten, artatik iragaiten baita barneratuz, ez autsiz edo ebakiz, baiña guzia betez.